Miga Inicio

Renta guiada_Documentación_Título

ERRENTA GIDATURAKO DOKUMENTAZIOA

Ogasunak badu ia informazio guztia. Zure zerga informazioan akatsak aurkitzen dituzunean edo datuak falta direnean besterik ez duzu dokumentazioa aurkeztu behar, bulegora joaten zarenean bezala. 

Renta guiada_Documentación_Pasos

Egin beharreko urratsak

1. URRATSA: PRESTATU DOKUMENTAZIOA

Lehenik eta behin, bete eskaera-orria (nabigatzaile batzuetan, aurrez deskargatu beharko duzu). Informazio honekin bete behar duzu: 

  • Zure datu pertsonalak eta, behar balira, zure ezkontide edo bikotekide egonkorrarenak. 
  • Hautatu duzun aitorpen-modalitatea: banakakoa, bateratua edo zuretzat hoberena dena. 
  • Zure egoerari aplika dakizkiokeen 2019ko zirkunstantziak: adibidez, alokairuan bizitzea, etxebizitza bat saldu izana, ezkontide ohiari pentsio bat ordaintzea, etab. Eskaera-orrian ikusiko duzunez, zirkunstantzia horiei txantiloi eta egiaztagiri deitzen zaie.
 Ez ahaztu behar adina zirkunstantzia hautatzeaz, baina zure egoera pertsonalarekin bat datozenak soilik.

 

Oso garrantzitsua: eskaera bete aurretik, deskargatu dokumentua. Bestela, baliteke sartutako datuak ez gordetzea.

 

Eskaera-orrian adierazitako zirkunstantziaren bat zure egoera bada, hau egin behar duzu:

Txantiloia bada 

Hautatu, ondorengoetatik, zure egoera, bete agiria eta gorde. 

Gogoratu agiria aldez aurretik deskargatzea, datuak behar bezala gorde daitezen.

 

Egiaztagiria bada 

Ireki dokumentu hau zein egiaztagiri aurkeztu behar duzun jakiteko.

2. URRATSA: IGORRI DOKUMENTUAK

Igorri Ogasunari eskaera-formularioa, dokumentazioa eta egiaztagiriak, Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez.

Ziurtatu dokumentu guztiak behar bezala gordeta daudela eta eskariari erantsi dizkiozula.  

 

Separador raya roja


Ayuda y credenciales

☎ Zertan lagundu ahal dizugu?

Zerga arloko kontsultak: 

  • 948 106 106 (arreta ordutegia: astelehenetik ostegunera, 8:30etik 17:30era, eta ostiralean, 8:30etik 15:00etara)
  • hacienda.navarra@navarra.es

Kontsultak arazo informatikoengatik: 

  • 948 013 555 (arreta ordutegia: astelehenetik ostegunera, 8:30etik 17:30era, eta ostiralean, 8:30etik 15:00etara)
  • soportec@navarra.es 

PINa ba al duzu?

Tramiteak egiteko beharko duzu, nahiz eta batzuk Cl@ve eta Ziurtagiri digitalarekin ere egin ditzakezun. 

Ez baduzu, lortu hemen. Horretarako, honakoetariko bat beharko duzu: ziurtagiri digitala, Cl@ve edo NIPK (osasun txartelaren zenbakia) + jaioteguna. Egiaztagiri hauetariko bat ere ez baduzu, bete formulario hau edo deitu 948 106 106 telefonora, eta postaz bidaliko dizugu.

Zalantzarik baduzu, bideo hau ikus dezakezu.

Ir al incio