ERRENTA ONLINE

 Oraino egin ez baduzu, proposamena ote duzun begiratu lehenik.

Hasi aitzin

BEHAR DUZUN GUZTIA DUZULA ZIURTATU

1. Interneteko konexioa duen gailu elektroniko bat (ordenagailua, tableta edo telefono mugikorra). 

2. Aitorpena egiten duenaren NAN+PINa, Cl@ve edo Ziurtagiri digitala, baita ezkontidearena ere, aitorpena batera eginez gero.

3. Aitorpena osatzeko datuak.

Aitorpena egin

Orokorrean, erraza da, bideoaren urratsei jarraituz.

Aitorpen konplexuagoetarako, kasu zehatzei buruzko laguntza gidak prestatu ditugu, hala nola alokairuagatiko kenkariei eta enpresa eta lanbide jardueren aitorpenari buruzkoak.

Gainera, 2022ko kanpainaren eskuliburua eta PFEZren araudi eguneratua kontsulta ditzakezu.

Eta oraino zalantza gehiago baduzu, 948 106 106 zenbakian emanen dizugu arreta.

Argi duzunean, has zaitezke. Ziurtatu kontu-zenbakia zuzena dela. Prozesuan zehar arazo informatikoak badituzu, dei ezazu 948 013 555 zenbakira.

Bukatutakoan

Zure aitorpenaren egoera ezagutzeko aukera duzu.

  • Itzultzera atera bazaizu, noiz itzuliko dizuten kontsulta dezakezu. Data adierazten badizute, tramitea behar bezala bete dela eta itzulketa abian dela esan nahi du.
  • Ordaintzera atera bazaizu, 948 106 106 telefonora dei dezakezu behar bezala egin duzula egiaztatzeko, aurkezpena egin eta gutxienez bi egun igaro ondoren.


☎ Zertan lagundu ahal dizugu?

Zerga arloko kontsultak: 

Kontsultak arazo informatikoengatik: 

  • 948 013 555 (arreta ordutegia: astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 17:30era, eta ostiralean, 8:00etatik 15:00etara)
  • soportec@navarra.es 

Egiaztagiririk ba al duzu internet bidez tramitatzeko?

Gogoratu tramiteak egiteko egiaztagiri hauetako bat behar duzula: