ERRENTA TELEFONO BIDEZ

Modalitate honekin aitorpena telefonoz egin daiteke, profesionalen laguntzarekin.

Zerbitzua jasotzeko, hitzordua eskatu behar da. Aurretik egiaztatu proposamenik ote duzun eta, hala bada, ez eskatu hitzordua berrikusteko; 948 106 106an argituko dituzte zure zalantzak.

Ezingo duzu zerbitzua eskatu, aldez aurretik aitorpen bat aurkeztu baduzu edozein bideetako batetik.

Ez eta honako egoera hauetakoren batean bazaude ere:

  • Urtean 100.000 eurotik gorako lan-etekinak badituzu. 
  • Jarduera ekonomikoen etekinak badituzu. Salbuesten dira zuzeneko zenbatespen bereziaren bidez etekin garbia zehazten dutenak.
  • Bi higiezin edo gehiago badituzu alokairuan emanak, edo aitzineko urtean higiezin-kapitalaren etekinengatik aitortutako guztizko diru-sarrerak 24.000 euro baino gehiagokoak badira.
  • 2023an protokolo notarial bidez bi transmisio edo gehiago egin bazenituen, 10.000 eurotik gorako balioarekin.
  • 2023an bi akzio edo bestelako balore higigarri edo gehiago eskualdatu bazenituen, 10.000 eurotik gorako balioarekin.
Zerga-ordainketa bateratuetan, ezkontideetako edo bikote egonkorreko kideetako batek aipaturiko ezaugarrietako bat baldin badu, bietako batek ere ezin izanen du zerbitzua baliatu.   

 

NOLA EGIN AITORPENA

 

Nafarroako Foru Ogasunak egingo du aitorpena, telefonoz emango dizkiozun datuekin. 

Ezarritako egunean eta orduan, teknikari bat harremanetan jarriko da zurekin aitorpena egiteko. 

948 106 106 telefono-zenbakitik deituko dizu hitzordua eskatzean emandako telefonora.
 

Ordu horretatik aurrera, oroitu telefonoa eskura izateaz, eta aldez aurretik prestatu Ogasunak automatikoki lortu ezin duen dokumentazioa eta aitorpena osatzeko beharrezkoa dena. Adibidez:

Bikote egonkorraren eraketa edo famili liburua, ezkonberria bazara edo lehen aldiz egiten baduzu aitorpena bikote egonkor gisa. 
Dibortzioaren edo legezko banantzearen epaia edo hitzarmena, ezkontza-haustea azken urtean gertatu bada edo lehen aldiz egiten baduzu aitorpena Nafarroan.
Ondare eskualdaketaren bat egin baduzu, higiezinaren balioa.
 Seme-alabak, ondorengoak eta aurrekoak, eta, hala balitz, euren ezgaitasun maila, aitorpenean sartu nahi badituzu. 
Ibilgailu elektrikoen fakturak, hala nola autoenak edo bizikletenak.
Nafarroatik eta Espainiatik kanpo dituzun datu fiskalak.
 Ondasun higiezinen bat alokatuta baduzu, diru-sarreren eta gastuen zerrenda.
Ohiko etxebizitzaren kontratua eta alokairuaren ordainagiriak. 
 

Kalkuluren bat egin behar baduzu, komeni da deiaren aurretik egitea. Behar izanez gero, artatzen zaituen teknikariak lagunduko dizu.

Eta aitorpena osatzeko frogagiriren bat eman behar baduzu, deian azalduko dizute nola egin.

Nola funtzionatzen du Errenta telefono bidez zerbitzuak?

Bideo honetan, pausoz pauso azalduko dizugu nola eskatzen den hitzordua Errenta telefono bidez egiteko eta zer izan behar den kontuan aitorpena egiteko.


☎ Zertan lagundu ahal dizugu?

Zerga arloko kontsultak: 

Kontsultak arazo informatikoengatik: 

  • 948 013 555 (arreta ordutegia: astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 17:30era, eta ostiralean, 8:00etatik 15:00etara)
  • soportec@navarra.es 

Egiaztagiririk ba al duzu internet bidez tramitatzeko?

Gogoratu tramiteak egiteko egiaztagiri hauetako bat behar duzula: