Miga Inicio

Renta guiada_Título

ERRENTA GIDATUA

 Oraino egin ez baduzu, proposamena ote duzun begiratu lehenik.

Renta guiada_destinatarios

Errenta gidatua zerbitzuaren bidez, Ogasunari eska diezaiokezu aitorpena egiteko, zuk emaniko datuekin. Bulegora joango bazina bezala, baina urrutitik.

Ezin duzu zerbitzua erabili zure kasua hauetako bat baldin bada:

  • Urtean 65.000 eurotik gorako lan-etekinak izatea.
  • Zuzeneko zenbatespeneko (arrunt zein erraztu) erregimenaren araberako zergak dituen jarduera profesionalagatik edo enpresa-jardueragatik diru-sarrerak izatea.    
  • Bi higiezin edo gehiago izatea alokairuan emanak, edo aitzineko urtean higiezin-kapitalaren etekinengatik aitortutako guztizko diru-sarrerak 24.000 euro baino gehiagokoak izatea. 
  • 2019an protokolo notarial bidez bi transmisio edo gehiago izan izana, 10.000 eurotik gorako balioarekin.
  • Kidea izatea errenta-atribuzioko erregimena duen entitate batean, zenbatespen zuzeneko erregimeneko zerga-ordainketa duen enpresa-jardueran parte-hartzailea izanik.  
Zerga-ordainketa bateratuetan, ezkontideetako edo bikote egonkorreko kideetako batek aipaturiko ezaugarrietako bat baldin badu, bietako batek ere ezin izanen du zerbitzua baliatu.   

 

Espacio

 

Renta guiada_Antes de empezar

Hasi aitzin

EGIAZTATU HAUEK DITUZULA

1. SMSak jaso ditzakeen sakelako telefonoa

2. Interneteko konexioa duen gailu elektronikoa (ordenagailua, tableta, etab.).

Halakorik ez baduzu, edo besterik gabe nahiago baduzu, konfiantzazko norbaiti eska diezaiokezu aitorpena egiten laguntzeko, edo zure ordez egiteko.


Edonola, honakoak beharko dituzu betiere:

3. Aitorpena egiten duenaren NANa + PINa, baita ezkontidearena ere, aitorpena batera eginez gero. PINik ez baduzu, kontsulta ezazu nola eskuratu.

Renta guiada_Titulo Hacer la Declaración

Aitorpena egin

Oso garrantzitsua: urrats guztiak egin behar dituzu, adierazitako ordenan, bakar bat ere saltatu gabe. Bestela, prozesua ez da baliozkoa izango eta berriro hasi beharko duzu.

Renta guiada_Pasos

1. URRATSA: HITZORDUA ESKATU

Horretarako, dei ezazu  948 505 505 edo 948 505 506 zenbakietara, astelehenetik ostegunera, 08:30etik 17:00etara, eta ostiraletan 08:30etik 15:00etara.

Datu hauek eskatuko dizkizute:

  • Aitorpena egiten duenaren NANa eta izen-deiturak, baita ezkontidearenak ere, aitorpena bateratua bada. 
  • Telefono-zenbaki bat, zeinaren bitartez Ogasuna zurekin harremanetan jarriko den, SMSak igorriz.

Eta aurretiazko balorazioa eginen da, zerbitzura sartzen ahal izateko baldintzak betetzen dituzun jakiteko eta dokumentazioa zein bidetik entregatu behar duzun ebaluatzeko. Baldintzak betetzen badituzu, deiaren ondoren lehenbiziko SMSa jasoko duzu, jarraitu behar dituzun argibideak adieraziz. 

Lehenbiziko SMS hori jasotzeak ez du ziurtatzen Ogasunak zure aitorpena eginen duenik. 

2. URRATSA: DOKUMENTAZIOA ETA ZIURTAGIRIAK ENTREGATU

Lehenengo SMSan jasotzen dituzun jarraibideei jarraituz, dokumentazioa eman ahal izango duzu:

① Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, adierazten dizuten epean.

Kontsulta ezazu hemen zer agiri behar diren eta nola igortzen diren.


Horiek eman ondoren bigarren SMSa jasoko duzu; horren bitartez adieraziko dizute hitzordua duzun ala ez.

 Bigarren SMS horren bidez, eta jasotako dokumentazioa egiaztatu ondoren, hartuko du Ogasunak konpromisoa zure aitorpena egiteko. 

② Ogasunaren bulegoetan, adierazitako egunean, orduan eta tokian. NAN edo AIZ eraman beharko duzu identifikatzeko.

Kontsulta ezazu hemen zer agiri behar diren.

 Internet bidez tramitatzeko zailtasunak dituzten 60 urtetik gorakoentzat bakarrik da aukera hau. 

3. URRATSA: AITORPENA EGIAZTATU

① Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez entregatu baduzu dokumentazioa, Ogasunak hirugarren SMS mezuaren bidez igorriko dizu aitorpena kontsultatzeko sarbidea.  

② Bulegoetan entregatu baduzu, aitorpena postaz bidaliko dizu etxera.


Edozein bide aukeratu duzula, egiaztatu deklarazioa zuzen dagoela eta, horrela bada, tramitea bukatu da. 

Separador raya roja


Ayuda y credenciales

☎ Zertan lagundu ahal dizugu?

Zerga arloko kontsultak: 

  • 948 106 106 (arreta ordutegia: astelehenetik ostegunera, 8:30etik 17:30era, eta ostiralean, 8:30etik 15:00etara)
  • hacienda.navarra@navarra.es

Kontsultak arazo informatikoengatik: 

  • 948 013 555 (arreta ordutegia: astelehenetik ostegunera, 8:30etik 17:30era, eta ostiralean, 8:30etik 15:00etara)
  • soportec@navarra.es 

PINa ba al duzu?

Tramiteak egiteko beharko duzu, nahiz eta batzuk Cl@ve eta Ziurtagiri digitalarekin ere egin ditzakezun. 

Ez baduzu, lortu hemen. Horretarako, honakoetariko bat beharko duzu: ziurtagiri digitala, Cl@ve edo NIPK (osasun txartelaren zenbakia) + jaioteguna. Egiaztagiri hauetariko bat ere ez baduzu, bete formulario hau edo deitu 948 106 106 telefonora, eta postaz bidaliko dizugu.

Zalantzarik baduzu, bideo hau ikus dezakezu.

Ir al incio