AITORPEN PROPOSAMENAK

Badut proposamenik?

Honako bideetariko batetik jakin dezakezu:

  • Internet bidez, IFZ edo AIZ zenbakien bidez. 
  • Telefono bidez, 948 106 106 zenbakian; bertan esango dizute proposamenik duzun, eta etxera bidaltzeko eska dezakezu.
     

Proposamena baduzu, egiaztatu zuzen eginda dagoela. Horretarako, hauek erabil ditzakezu: 

Gainera, ongi begiratu: 

  ☑ Helbideratze-kontuaren zenbakia

  ☑ Zerga-esleipena

Datu horiek alda ditzakezu beste aitorpen bat egiteko beharrik gabe, Helbideratze-kontua aldatu eta % 0,7ko zerga-esleipena aldatu fitxen bitartez, baita 948 106 106 telefono-zenbakian ere.

 

Ez baduzu proposamenik, Errenta online egin beharko duzu edo hitzordua eskatu Errenta telefono bidez edo Errenta aurrez aurre egiteko.
 

 Oroit zaitez! Kontsultarako, Cl@ve, Ziurtagiri digitala edo NANa+PINa beharko dituzu. 

Zer egin behar dut proposamena badut?

 Ados bazaude:

Ez duzu ezer egin behar.

 Ados ez bazaude:

Beste aitorpen bat egin behar duzu ekainaren 27rako (barne), edo besterik gabe proposamena errefusatu internet bidez edo 948 106 106 telefono-zenbakian, ez bazaude egitera behartuta.

 Ados bazaude:

Proposamenean dagoen banku-kontua zuzena dela egiaztatu besterik ez duzu egin behar. Zordunketak bi zati berdinetan eginen dira, bakar batean egiteko adierazten ez baduzu: 

  • Lehena, zenbatekoaren erdiari dagokiona, uztailaren 5ean.
  • Bigarrena, gainerako zenbatekoari dagokiona, azaroaren 20an.
Ekainaren 27a baino lehen banku-kontua aldatu eta ordainketa-mota aukera dezakezu, beste aitorpen bat egin gabe, internet bidez edo 948 106 106 telefono-zenbakian.

 

Ez baduzu lehen epea uztailaren 5ean ordaintzen, aitorpena baliogabetu eginen da.

 Ados ez bazaude:

Beste aitorpen bat egin behar duzu ekainaren 27rako (barne), edo besterik gabe proposamena errefusatu internet bidez edo 948 106 106 telefono-zenbakian, ez bazaude egitera behartuta.

 Ados bazaude:

Ogasunak agindua eman du dagokizun zenbatekoa sartzeko proposamenean adierazitako banku-kontuan.

  • Jaso baduzu, ez duzu ezer egin behar.
  • Ez baduzu jaso, kontu-zenbakia alda dezakezu, beste aitorpen bat egin  gabe, internet bidez edo 948 106 106 telefono-zenbakian.

 Ados ez bazaude:

  1. Proposamena errefusatu behar duzu internet bidez edo 948 106 106 telefono-zenbakian, ekainaren 27rako (barne). 
  2. Gainera, beste aitorpen bat aurkeztu beharko duzu, horretara behartuta baldin bazaude. Zure kasua bada eta itzuli beharreko zenbatekoa jaso baduzu jadanik, honakoa izan beharko duzu kontuan:
  • Itzultzeko zenbatekoa handiagoa bada bigarren aitorpenean, aldea ordainduko dizute.
  • Itzultzeko zenbatekoa txikiagoa bada bigarren aitorpenean, aldea ordaindu beharko duzu, ordainketa-gutun edo internet bidez, uztailaren 5erako (barne).
  • Bigarren aitorpenaren emaitza ordaintzea bada, zure kontuan zordunduko da itzulitakoaren zenbatekoa, bigarren aitorpenaren lehen epeari dagokion ordainketarekin batera. Lehen ordainketa helbideratzen ez baduzu, zenbateko hori ordainketa-gutun edo internet bidez ordaindu beharko duzu uztailaren 5erako, egun hori barne (bai itzulitako zenbatekoa bai lehen epeari dagokiona, edo osoari dagokiona ez baduzu epeka ordaintzea aukeratu).

 

Nola ikusi proposamena

Bideo honetan, pausoz pauso azalduko dizugu nola jakin proposamena duzun eta nola kontsultatu.


GAINERA, HAU ERE EGIN DEZAKEZU

Hizkuntza aldatzeko eskatu, etorkizuneko errenta-kanpainetan jasoko dituzun proposamenetan


☎ Zertan lagundu ahal dizugu?

Zerga arloko kontsultak: 

Kontsultak arazo informatikoengatik: 

  • 948 013 555 (arreta ordutegia: astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 17:30era, eta ostiralean, 8:00etatik 15:00etara)
  • soportec@navarra.es 

Egiaztagiririk ba al duzu internet bidez tramitatzeko?

Gogoratu tramiteak egiteko egiaztagiri hauetako bat behar duzula: