ERRENTA OGASUNAREN BULEGOETAN

Modalitate honekin aitorpena bulegoetan egin daiteke, profesionalen laguntzarekin.

Zerbitzua jasotzeko, hitzordua eskatu behar da. Aurretik egiaztatu proposamenik ote duzun eta, hala bada, ez eskatu hitzordua berrikusteko; 948 106 106an argituko dituzte zure zalantzak.

Ezingo duzu zerbitzua eskatu, aldez aurretik aitorpen bat aurkeztu baduzu edozein bideetako batetik.

Ez eta honako egoera hauetakoren batean bazaude ere:

  • Urtean 100.000 eurotik gorako lan-etekinak badituzu.
  • Jarduera ekonomikoen etekinak badituzu. Salbuesten dira zuzeneko zenbatespen bereziaren bidez etekin garbia zehazten dutenak.
  • Bi higiezin edo gehiago badituzu alokairuan emanak, edo aitzineko urtean higiezin-kapitalaren etekinengatik aitortutako guztizko diru-sarrerak 24.000 euro baino gehiagokoak badira. 
  • 2023an protokolo notarial bidez bi transmisio edo gehiago egin bazenituen, 10.000 eurotik gorako balioarekin.
  • 2023an bi akzio edo bestelako balore higigarri edo gehiago eskualdatu bazenituen, 10.000 eurotik gorako balioarekin.
Zerga-ordainketa bateratuetan, ezkontideetako edo bikote egonkorreko kideetako batek aipaturiko ezaugarrietako bat baldin badu, bietako batek ere ezin izanen du zerbitzua baliatu.   

 

 

3 urrats errenta egiteko

HITZORDUA ESKATU

  • Internet bidez, edo
  • 948 505 505 eta 948 505 506 telefono zenbakietan

PRESTATU BULEGORA ERAMAN BEHAR DUZUN DOKUMENTAZIOA

Aitortzailearen identifikazioa eraman beharko duzu beti eta, aitorpen bateratua aurkeztuz gero, baita ezkontide edo bikotekide egonkorrarena ere. 

Eta, behar denean, gainera: 

Bikote egonkorraren eraketa edo famili liburua, ezkonberria bazara edo lehen aldiz egiten baduzu aitorpena bikote egonkor gisa. 
Dibortzioaren edo legezko banantzearen epaia edo hitzarmena, ezkontza-haustea azken urtean gertatu bada edo lehen aldiz egiten baduzu aitorpena Nafarroan.
Ondare eskualdaketaren bat edo erosketaren bat egin baduzu, higiezinaren balioa.
 Seme-alabak, ondorengoak eta aurrekoak, eta, hala balitz, euren ezgaitasun maila, aitorpenean lehen aldiz sartu nahi badituzu. 
Ibilgailu elektrikoen fakturak, hala nola autoenak edo bizikletenak.
Nafarroatik eta Espainiatik kanpo dituzun datu fiskalak.
 Enpresa jardueraren bat egiten baduzu edo ondasun higiezinen bat alokatuta baduzu, diru-sarreren eta gastuen zerrenda.
 Ohiko etxebizitzaren kontratua eta alokairuaren ordainagiriak. 

HITZORDUAREN EGUNEAN, JOAN ZAITEZ DAGOKIZUN BULEGORA DOKUMENTAZIOAREKIN

 Iruña
Ogasunaren bulego nagusia
Ezkirotz kalea, 20 bis

Tutera
Ogasunaren lurralde bulegoa
Antso Azkarra plaza, 8

Lizarra
Ogasunaren lurralde bulegoa
Koroatze plaza, 2

Tafalla
Ogasunaren lurralde bulegoa
Cuatropea kalea, 4

Doneztebe
Ogasunaren lurralde bulegoa
Merkatarien kalea, 6


☎ Zertan lagundu ahal dizugu?

Zerga arloko kontsultak: 

Kontsultak arazo informatikoengatik: 

  • 948 013 555 (arreta ordutegia: astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 17:30era, eta ostiralean, 8:00etatik 15:00etara)
  • soportec@navarra.es 

Egiaztagiririk ba al duzu internet bidez tramitatzeko?

Gogoratu tramiteak egiteko egiaztagiri hauetako bat behar duzula: