ERRENTA BULEGOETAN - Errenta
ERRENTA OGASUNAREN BULEGOETAN
Modalitate honekin aitorpena bulegoetan egin daiteke, profesionalen laguntzarekin.
Ezingo duzu zerbitzua eskatu, aldez aurretik aitorpen bat aurkeztu baduzu edozein bideetako batetik.
Ez eta honako egoera hauetakoren batean bazaude ere:
- Urtean 90.000 eurotik gorako lan-etekinak badituzu.
- Jarduera ekonomikoen etekinak badituzu. Salbuesten dira zuzeneko zenbatespen bereziaren bidez etekin garbia zehazten dutenak.
- Bi higiezin edo gehiago badituzu alokairuan emanak, edo aitzineko urtean higiezin-kapitalaren etekinengatik aitortutako guztizko diru-sarrerak 24.000 euro baino gehiagokoak badira.
- 2022an protokolo notarial bidez bi transmisio edo gehiago egin bazenituen, 10.000 eurotik gorako balioarekin.
- 2022an bi akzio edo bestelako balore higigarri edo gehiago eskualdatu bazenituen, 10.000 eurotik gorako balioarekin.
3 urrats errenta egiteko
Aitortzailearen identifikazioa eraman beharko duzu beti eta, aitorpen bateratua aurkeztuz gero, baita ezkontide edo bikotekide egonkorrarena ere.
Eta, behar denean, gainera:
→ Iruña
Ogasunaren bulego nagusia
Ezkirotz kalea, 20 bis
→ Tutera
Ogasunaren lurralde bulegoa
Antso Azkarra plaza, 8
→ Lizarra
Ogasunaren lurralde bulegoa
Koroatze plaza, 2
→ Tafalla
Ogasunaren lurralde bulegoa
Cuatropea kalea, 4
→ Doneztebe
Ogasunaren lurralde bulegoa
Santa Luzia kalea, 6
☎ Zertan lagundu ahal dizugu?
Zerga arloko kontsultak:
- Ohiko zalantzen erantzuna eta harremana internet bidez
- 948 106 106 (arreta ordutegia: astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 17:30era, eta ostiralean, 8:00etatik 15:00etara)
Kontsultak arazo informatikoengatik:
- 948 013 555 (arreta ordutegia: astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 17:30era, eta ostiralean, 8:00etatik 15:00etara)
- soportec@navarra.es
Egiaztagiririk ba al duzu internet bidez tramitatzeko?
Gogoratu tramiteak egiteko egiaztagiri hauetako bat behar duzula:
- Cl@ve
- Ziurtagiri digitala
- PINa: ez baduzu, internet bidez eskatu ahal duzu, bai eta 948 106 106 telefonoan ere, eta postaz bidaliko dizugu.