Separador raya roja


Título Home

NOLA EGIN ERRENTA AITORPENA?

Portada_Cómo hacer la declaración

LEHENIK ETA BEHIN

Begiratu proposamena ote duzun. Aurten, proposamenak internet bidez soilik kontsulta daitezke.

Ados bazaude, ez duzu ezer egin behar, eta ordaintzekoa itzuli edo helbideratuko zaizu.
Ados ez bazaude, beste aitorpen bat egin behar duzu edo besterik gabe errefusatu, ez bazaude egitera behartuta.
Proposamenik ez baduzu, aitorpena egin behar duzu.

Segundo paso
AITORPENA EGIN BEHAR BADUZU, HAINBAT BIDE DITUZU:

  • Errenta online, zuk zeuk egin nahi baduzu, edo zure konfiantzazko norbaitek egitea nahi baduzu, internet bidez.
  • Errenta gidatua, nahiago baduzu Ogasunari eskatu aitorpena egin diezazula zuk emaniko datuekin.

Entitate laguntzaileetan ere egin dezakezu (finantza-entitateak, aholkularitzak, etab.), adierazten dizkizuten epe eta moduetan. 

Edo laguntza-programa deskargatu, eta, ondoren, aitorpena egin.

 

Aurten, COVID-19a dela eta, ez da aurrez aurreko arretarik emanen Ogasuneko bulegoetan

Otros trámites _ Fondo blanco


GAINERA, HAU ERE EGIN DEZAKEZU

Gogoan izan aldaketa horiek egiteko ez duzula zertan beste aitorpen bat egin.

 

Egin ditzakezun beste tramite batzuk:

Separador raya roja


Ayuda y credenciales

☎ Zertan lagundu ahal dizugu?

Zerga arloko kontsultak: 

  • 948 106 106 (arreta ordutegia: astelehenetik ostegunera, 8:30etik 17:30era, eta ostiralean, 8:30etik 15:00etara)
  • hacienda.navarra@navarra.es

Kontsultak arazo informatikoengatik: 

  • 948 013 555 (arreta ordutegia: astelehenetik ostegunera, 8:30etik 17:30era, eta ostiralean, 8:30etik 15:00etara)
  • soportec@navarra.es 

PINa ba al duzu?

Tramiteak egiteko beharko duzu, nahiz eta batzuk Cl@ve eta Ziurtagiri digitalarekin ere egin ditzakezun. 

Ez baduzu, lortu hemen. Horretarako, honakoetariko bat beharko duzu: ziurtagiri digitala, Cl@ve edo NIPK (osasun txartelaren zenbakia) + jaioteguna. Egiaztagiri hauetariko bat ere ez baduzu, bete formulario hau edo deitu 948 106 106 telefonora, eta postaz bidaliko dizugu.

Zalantzarik baduzu, bideo hau ikus dezakezu.

Ir al incio